Araudia

Etxe barrurako arautegia:

  • Gure etxea Arabako Foru Aldundiarena da eta Lola eta Iñigo dira bertako arduradunak.
  • Monitoreak ez daudenean, beharren bat izanez gero, horiengana jo behar duzue, bertan izango baitituzue. Gauez zaindari bat egoten da.
  • Erabilera desegokiaren ondorioz etxeko zerbait hautsiz gero edo bestelako arazoren bat izanez gero, arduradun horietakoren batekin hitz egin beharko duzue.
  • Garbitzaileak egunero pasatzen dira, garbiketa orokorra egitera, ikasleak gosaltzera joan eta gero. Ordurako, oheak eginda eta arropak eta oinetakoak txukun jasota utzi behar dituzte.
  • Egunean zehar ikasleak ezin izango dira logelara igo.
  • Taldeak eskuragarri izango du hainbat material: musika eta DVD aparatuak, kanpoko jolasak (kirol materiala: baloia, soka…) eta barruko mahai jolasak. Taldearen ardura izango da material hori egoki erabili eta zaintzea.
  • Etxean aurkituko duzuen material didaktikoa erabil dezakezue, baina ondo zaindu behar duzue.

Herrian, jolaslekuan, jantokian:

  • Haurrek herri ingurua errespetatu egin behar dute.
  • Aterpetxean beste talderen bat baldin badago, jolaslekua konpartitu egin behar da.
  • Jangelan arduradunei laguntzeko eskatuko zaie ikasleei: ontziak pilatzen, jatekoak banatzen, mahaia jasotzen...
  • Haurrak, jolas-garai librea dutenean, ez dira jolaslekutik irtengo ezta logeletan ibiliko ere.

Bestelakoak:

  • Ikasleek ezin dute egonaldian zehar etxera telefonoz deitu (salbuespenak salbuespen).
  • Ikasleen gaixotasun edo istripuen aurrean egin behar denari buruzko informazioa barnetegira etortzean emango zaizue.
  • Egonaldian zehar grabatutako bideo eta argazkiak ikastetxeari ematen saiatuko gara.
  • Taldean behar berezirik duen ikaslerik izanez gero, jar zaitezte harremanetan gurekin aldez aurretik.
  • Dieta berezia behar izanez gero, mediku agiria bidali behar duzue.
Barriako Euskal Girotze Barnetegia
San Bernardo, 8
01208 Barria (Araba)
Telefono zenbakia: 945 317 131 – 656 784 522
Posta elektronikoa: barria@barnetegiak.eus
Nolega    Eusko Jaurlaritza XHTML 1.0 Transitional válido ¡CSS Válido!