Etxea

Aterpetxeak 200 bat pertsona hartzeko aukera eskaintzen du. Gure barnetegia aterpetxearen zati bat da. Barnetegiaren gela eta aretoak monasterioko klaustroaren inguruan banatzen dira.

Beheko solairuan ekintzak eta jolasak egiteko gelak ditugu eta egunean zehar erabiltzeko komunak. Logelak goiko solairuan daude, bakoitzak bere bainugela du eta lotarako literak.

Bazkaldu, aldameneko eraikuntzan egiten dugu. Eraikuntza honetan Erdi Aroan erromesen ostatua eta erietxea egon zen.

Aterpetxe honetan EGB-en proiektuaz gain, beste zenbait proiektutan ari diren taldeak ere egoten dira batzuetan.

Barriako Euskal Girotze Barnetegia
San Bernardo, 8
01208 Barria (Araba)
Telefono zenbakia: 945 317 131 – 656 784 522
Posta elektronikoa: barria@barnetegiak.eus
Nolega    Eusko Jaurlaritza XHTML 1.0 Transitional válido ¡CSS Válido!