Barnetegien domeinu eta helbide berriak

.eus domeinua, euskara eta euskal kulturaren komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta euskara eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, jai-giroan eta brindis batekin aktibatu ziren orduan erregistratuta zeuden 1.192 .eus domeinu-izenak.

Euskal Girotze Barnetegiak ere abiatu dira .eus-en bidean. www.barnetegiak.eus abian da, helbide hori jartzen baduzu, www.barnetegiak.eus helbidera eramango zaitu. Hori horrela izango da bolada batean. Gero, momentu batetik aurrera, .eus domeinuak bakarrik balioko du.

Horrekin batera, barnetegiok e-postako helbide berriak ditugu:

alkiza@barnetegiak.eus

barria@barnetegiak.eus

elgoibar@barnetegiak.eus

lemoiz@barnetegiak.eus

segura@barnetegiak.eus

Web orrian bezala, postan ere, orain bolada batean bi helbideak izango dira balekoak: .eus eta .net

Orain arteko helbideak erabiltzen segitu daiteke, jendea helbide berrira ohitu arte. Abisua garaiz emango dugu.

Kategoriarik gabe eta etiketatua , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>