Zabalik dago epea barnetegietan txanda eskatzeko

Gaurtik aurrera, martxoak 7, zabalik dago epea, EAEko ikastetxe guztientzat, EGBetan txanda bat eskatzeko: 2017-18 ikasturtean Euskal Girotze Barnetegietan egonaldi-txanda bat eskuratzeko eskaera egiteko. Deialdia zabalik egongo da apirilaren 21era arte, egun hori barne.

Eskaera ikastetxearen aplikaziotik egin dezakezue, eta horrela egin behar duzue, aplikaziotik. Horixe da bidea, eta dagoeneko prest dago horretarako.

EGBetako lehenengo egonaldia 2017ko irailaren 18tik 21era izango da; eta azkena (29.a), 2018ko ekainaren 11tik 14ra, bost barnetegietan: Barria, Elgoibar, Hondarribia, Lemoiz eta Segura.

Aurtengo deialdiak bi berrikuntza ditu. Batetik, aurreko ikasturtean baino egonaldi-txanda bat gehiago izango da aurten bost barnetegietan: 29. Hortaz, 145 dira Hezkuntza Sailak ikastetxeoi eskaintzen dizkizuen egonaldi-txandak. Eta bestetik, azken urteotan Alkizako aterpetxean izan dugun barnetegia Hondarribiko aterpetxean izango da aurtengo irailetik aurrera.

Jakin badakizue Euskal Girotze Barnetegiak ikasleak euskaraz girotzeko sortu zirela. Hauxe dio barnetegietako egonaldien araudiak, haien helburuei dagokienez: “Barnetegien helburu nagusia etxeko eta kaleko erdal giroan bizi diren haurrei euskal giro aberatsa ezagutzeko eta bertan euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea da, bizipen gogoangarri bat izateko aukera izan dezaten; horrela, ikasleen euskara ikasteko prozesuari eta hizkuntzarekin duten harreman afektiboari bultzada eragingarria eman diezaioten”.

Hortaz, badakizue. Animatu eta eman izena garaiz. Barnetegiak zain dituzue.

Kategoriarik gabe eta etiketatua . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>