2016-17ko ikasturteko Barnetegien egonaldi-txandak

Aurten inoizko eskaerarik handiena izan dute barnetegiok: 181 ikastetxetako 388 taldek eskatu dute barnetegiok eskaintzen dituzten 140 txandetako bat. Pozgarria bada, alde batetik, barnetegien egonaldiek horrelako harrera izatea ikastetxeen aldetik; baina, bestetik, ikastetxe eta talde asko dira ordezkoen zerrendan geratu direnak, txandarik gabe.

Ikastetxe guztiok zuen aplikazioan dituzue bi zerrendak: txanda eskuratu duten taldeena eta ordezkoena.

Irailaren 6an, asteartea, goizeko 10:00etan hasita, bilera izango da aldi berean bost barnetegiotan, ikasturtean zehar barnetegira joatekoak diren irakasleekin. Bileran egonaldiaren berri zehatza emango zaie bertaratuko zareten irakasleoi. Barnetegiok guztiz komenigarria jotzen dugu irakasleak bilerara joatea.

Egonaldi-txanak, iraileko bilera(e)n argitaratua | Iruzkina idatzi

Barnetegien txandak eskatzeko orduan, arazoak nola saihestu

Euskal Girotze Barnetegietarako 2016-17 ikasturterako eskabidea egiteko orduan, berritasun batzuk egon dira, eta horrek zenbait nahasmen sortu ditu.
Batetik, eskabidea egiteko formularioa aldatu egin da, eta eskabide guztiak (6 gehienez) eskabide-orri berberean egin behar dira, behealdean dauden pestañak erabiliz.

Bestalde, deialdiaren kudeaketa-lanak errazteko, itunpeko ikastetxeek eskabidea bi fasetan egin behar dute; honela:
EGB 2016-2017 Argibideak

1. AURRE-ESKABIDEA
1.1 Bete ikastetxearen datuak
1.2 Bete taldeen datuak
1.3 Bidali aurre-eskabidea
1.4 Idatzi aurre-eskabidearen zenbakia eta gorde egiaztagiria

2. ESKABIDEA
2.1 Sartu “Egoitza elektronikoa”n
2.2 Bete eskabidea eta bidali eskabidea
2.3 Gorde egiaztagiria

Eskabidea baliozkoa izan dadin, aurre-eskabidea eta eskabidea bete behar dira.

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Etiketak: , , , | Iruzkina idatzi

Barnetegian txanda eskatzeko epea zabaldu da

Gaur (martxoak 4) zabaldu da barnetegietako 2016-17 ikasturteko egonaldi-txandak eskatzeko epea. Apirilaren 15era arte egongo da zabalik, egun hori barne.
Aurreko ikasturtean bezalaxe, 140 egonaldi eskaintzen dituzte denetara bost barnetegiek: Alkiza, Barria, Elgoibar, Lemoiz eta Segurakoak. Lehenengoa aurtengo irailaren 19tik 22ra izango da eta azkena 2017ko ekainaren 5etik 8ra.
Animatu eta izen eman! Barnetegian zuen zain gaude.

TXANDA ESKATU

Albistea(e)n argitaratua | Etiketak: , | Iruzkina idatzi

EUSKARA BIZIBERRITZEN JARRAITZEKO ERRONKAK

Bikain Urkiri Lemoizko irakasle-begiraleak otsailaren 12an barnetegien metodologiari buruz emaniko azalpena, Euskaltzaindiak antolaturiko “EUSKARA BIZIBERRITZEN JARRAITZEKO ERRONKAK” jardunaldian.

Euskaraz egin behar izatetik euskaraz egin nahi izatera.

.

Albistea, Euskara(e)n argitaratua | Etiketak: , , , | Iruzkina idatzi

Barnetegien VIII. Topaketa

Azken urteotan bezala, Euskal Girotze Barnetegiek aurten ere topaketa bat antolatu dute LMHko eta DBHko irakasleentzat. Topaketa martxoaren 4an (ostirala) izango da, Elgoibarko barnetegian, Aubixa baserrian. Lan saioa goizeko 9:30ean hasi eta arratsaldeko bostetan (17:00etan) amaituko da. Jardunaldia doan izango da, parte hartu nahi duten irakasle guztientzat, bazkaria barne.
Aurtengo jardunaldiak honakoa izango du gaia eta izenburua: `Hizkuntza, mundua ikusteko era´.
Jardunaldian parte hartu nahi duen irakasleak Elgoibarko barnetegira deitu besterik ez du (943 744340) eta Amaia Zubizarretari adierazi, izen emateko.
Martxoaren 4a eskola-eguna denez, irakasleren batek jardunaldira joateko beharrezkoa balu, Sailak jardunaldiaren berri ematen duen gutun bat bidali liezaioke ikastetxeko zuzendariari, irakasleak arazorik izan ez dezan Topaketara joateko.

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Etiketak: , , , | Iruzkina idatzi