Euskal Girotze Barnetegiak

Euskara animalia balitz

Euskara animalia balitz

Dinamika-mota: Hizkuntza: euskara

Zer lantzen da: Gaia, sormena eta ingurune soziala

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 30 minutu

Partaide kopurua: Talde txikia

Materiala:

Errotulagailuak, paperak, arkatzak...

Azalpena:

Saiatuko gara giro goxoa, erlaxatua eta egokia jartzen (horretarako, `euskara eta ni´ izeneko jarduerako testua irakur dakieke, musika lasaiaz lagunduta). Ondoren, partaideei eskatuko diegu haietako bakoitzak euskara animalia batekin identifikatzeko, pentsatzeko euskara animalia bat balitz, zer animalia litzatekeen. Pentsatu ondoren, animalia hori plastilinaz irudikatuko dute, eta papertxo batean idatziz adieraziko dute animalia hori euskararekin zergatik lotu duten. Bukatzeko, taldean, plastilinaz egindako animalia erakutsiko dugu eta idatziz azaldutako zergatia ahoz sozializatuko dugu.

Aldaera:

 

Animalia plastilinaz egin beharrean, paperean marraztuz ere egin daiteke.

Animalia desberdinen zatiekin (zati bakoitzak euskararen ezaugarri bat izanik) beste animalia bat asmatu dezakete

Oharra:

Adibide jakin honetan (euskara animalia balitz), jarduera euskararen gaia lantzeko erabili dugu, baina beste hainbat gai lantzeko ere erabil liteke, modu berean. Adibidez, `ni animalia banintz´...


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa