Euskal Girotze Barnetegiak

Euskararen soka

Euskararen soka

Dinamika-mota: Hizkuntza: euskara

Zer lantzen da: Euskararen aldeko motibazioa, talde-lana.

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 45 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

Paperografoa eta errotuladoreak.

Azalpena:

Leku pixka bat dagoen aretoan egiteko jarduera da hau (gimnasioan...). Helburu izango dute ahalik eta sokarik luzeena osatzea, une horretan eskura daukatena erabiliz. Horixe esango zaie, besterik ez, ez pista gehiago eman, antolaketa eta erabakiak hartzea haien esku gera dadila. Nahi izanez gero, denbora mugatu.

Bukatzen dutenean, hausnarketarako tartea etorriko da:

    • Zerk lagundu du soka ahalik eta luzeena izan dadin?

Erantzunak paperografoan idatzi.

Orain goazen beste galdera batekin:

    • Paperogragoan idatzitako horiek balioko al lukete euskararen gure soka handitzeko?

Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa