Euskal Girotze Barnetegiak

Hizkuntzaren hostoak

Hizkuntzaren hostoak

Dinamika-mota: Hizkuntza: euskara

Zer lantzen da: Euskara bera gai gisa

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 40 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

Ez da ezer berezirik behar.

Azalpena:

Hasteko, hausnarketa egingo dugu: euskara handia edo txikia den, zaila edo erraza, munduan oro har pertsonek zenbat hizkuntza dakizkiten. Horren ondoren, partaideei orri bana emango diegu, zazpi hosto marraztuta dituena. Hosto bakoitzak galdera bat du, baita galdera horri idatziz erantzuteko lekua ere, hain zuzen idatziz galderei erantzuna emateko eskatuko baitiegu. Galdera batzuek zerikusia dute aldez aurretik landutako gaiekin.

Aldaera:

Ondoren, jolasa egin daiteke, adibidez erantzunak banaka ozen irakurriz, ea asmatzen duten norena den idatzitakoa.


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa