Euskal Girotze Barnetegiak

Triptikoa

Triptikoa

Dinamika-mota: Hizkuntza: euskara

Zer lantzen da: Euskararen motibazioa, talde harremanak

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 75 minutu

Partaide kopurua: Talde handia azpimultzotan

Materiala:

Orriak, arkatzak, margoak

Azalpena:

Orri bana emango diegu partaide guztiei. Esango diegu bakoitzak bere orria bi aldiz tolesteko, triptiko forma emanez. Triptikoa eginda, lehenengo laukizuzenean izena idatziko dute eta, nahi bada, margoz apaindu. Hurrenez hurren, galdera batzuei erantzungo diete lauki bakoitzean. Triptikoak sei alde dituenez, sei galdera egin daitezke (edo gutxiago), adina eta taldea kontuan hartuta. Galderak, hausnartu nahi dugunari buruzkoak izango dira. Adibidez:

- Niretzat kuttuna den zerbait eta galdu nahi ez dudana.

- Niretzat euskalduna da…

- Niretzat nire hizkuntza da…

- Zer gustatzen zait taldeko harremanetatik? Eta zer ez?

- Niretzat euskara da…

- Momentu on/txar bat euskararekin lotuta.

- Gordeta dudan zerbait, galduko banu pena emango lidakeena. Idatziz azaldu, edo marrazki bidez.

- Nire hizkuntzen historia kontatu: idatziz edo komiki modura.

- Ezagutzen ditudan hizkuntzek eman didaten une on bat eta une txar bat idatzi.

- Niretzako berezia den leku bat esan eta zergatia azaldu.

- Talde honetan besteengandik bereizten nauen ezaugarri bat.

 

Bukatutakoan, borobilean eseriko gara; taldea handia baldin bada, bi edo hiru azpitaldetan banatuta, modu orekatuan. Talde bakoitzean, kide bakoitzak triptikoa bere eskuinekoari pasatuko dio. Irakurri egingo dute denek, isilean, komentariorik egin gabe. Bukatutakoan, berriro eskuinekoari pasatu, horrela guztionak irakurri arte.

Aldaera:

Azkeneko galderak begiak itxita egin ditzakegu.

Oharra:

Azkenean, irakurtzen bukatu eta gero, dinamikaren balorazioa egin daiteke, ahoz nahiz idatziz. Adibidez:

Zerk eman dizu atentzioa?

Zer ikasi duzu?

Aipatzekorik bai?


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa