Euskal Girotze Barnetegiak

Umeak eta hizkuntza

Umeak eta hizkuntza

Dinamika-mota: Hizkuntza: euskara

Zer lantzen da: Euskararen inguruko hausnarketa egitea “euskara zaila da” topikoari helduta.

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 15 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

Umeen irudiak

Azalpena:

Orri plastifikatu bat jarriko dugu arbelean: orrian zazpi haur ageri dira, egun berean jaioak direnak baina lurralde desberdinetan. Irudiaren gainean, haur bakoitzaren izena eta hizkuntza ere jarrita daude.

Taldea arbelaren aurrean jarrita, zazpi haurrak aurkeztuko dizkiegu: “Jackesen hizkuntza frantsesa da, Aminatarena wolofa, ...” Ondoren, gelaren erdigunean kokatuko gara. Han, galdera batzuk egingo dizkiegu, banan-banan. Galderari bakoitzak ematen dion erantzunaren arabera, gelaren alde batean edo bestean kokatukoa dira: “erraza” edo “bai” erantzun nahi badute, ezkerraldean jarriko dira, eta “ez” edo “zaila” erantzun nahi izanez gero, eskuinaldean. Hurrengo galdera egin aurretik, beti gelaren erdira bueltatuko dira.

Honako hauek izan daitezke galderak:

1-    Jackesentzat frantsesa ikastea erraza edo zaila izango da?

2-    Begoñarentzat euskara?

3-    Omarrentzat arabiera?

4-   Manuelentzat gaztelania?

5- Aminatarentzat wolofa? Eta euskara? Eta gaztelera?

6-    Sergeientzat ukraniera? Gaztelera? Eta euskara?

7-   Derekentzat alemaniera? Eta wolofa? Eta euskara?

8-  Hizkuntza zailik ba al dago zuentzat?

9-  Euskara zaila al da zuentzat?

10-    Euskara zaila al da?

10- Hizkuntza bat zaila izan al daiteke? Norentzat zaila?

11- Niretzat uste duzue euskara zaila izan dela?

12- Orain zazpi haurrak hobeto ezagutzen dituzuenez, gelan kokatuko zarete galdera honentzako erantzunaren arabera: nork ikasiko du lehenago bere hizkuntza besteek baino?

 Zazpi kokaleku jarriko ditugu gelan zehar, bat zazpi haur horietako bakoitzeko, eta zortzigarren bat erdi-erdian, uste dutenentzat erantzuna ez dagoela aurreko zazpietako inon. Lehenengo kokalekuan jarriko dira uste dutenak Jackesek frantsesa besteek beren hizkuntza baino lehen ikasiko duela; bigarrenean, Aminararen aldeko iritzia dutenak; hirugarrenean, ...

Azkenik galdetuko diegu ea zergatik jarri diren jarri diren lekuan. Eztabaida sortzen baldin bada, bideratu egingo dugu iritzi-trukaketa, elkarren iritzaik errespetatu ditzaten, gu haien iritzia bideratzen saiatu gabe. Galdera berriak egin geniezazkieke, nahi baldin bada berriro kokatzeko eskatuz. Inoiz ez dugu gure iritzirik emango, ez zuzenean, ez zeharka (keinu edo galdera bidez).


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa