Euskal Girotze Barnetegiak

Hizkuntzen kolorea

Hizkuntzen kolorea

Dinamika-mota: Hizkuntza: euskara

Zer lantzen da: Hausnarketa.

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 60 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

Bi paper handi eta koloretako margoak.

Azalpena:

Biribilean eserita jarriko gara eta erdian bi paper handi eta koloretako margoak. Taldekide bakoitzak pentsatuko du bere lehen eta bigarren hizkuntza zein diren eta, ondoren, hizkuntza horietariko bakoitzak beretzat zer kolore izango lukeen eta zergatik.

Denek pentsatuta dutenean, banaka, jaiki eta aukeratutako margoarekin paperetako batean lehen hizkuntzari eman dioten kolorea eta bestean bestearena margotuko dute eta zergatia azaldu.

Denek egin dutenean, azaldutakoaren inguruan hitz egin. Hauek dira hausnarketa bideratzeko egin daitezkeen galdera batzuk:

- Zerk eman dizu atentzioa?

- Zein da lehen hizkuntzako panelean nagusitzen den kolorea? eta bestean?

- Zeintzuk izan dira kolorea aukeratzeko arrazoiak? Antzekoak izan al dira?

 

Oharra:

Hizkuntza eta kolorearen arteko lotura errazago uler dezaten, aurrez beste ariketatxo batzuk egin daitezke:

- Taldekide bat animalia balitz zein izango litzateke eta zergatik?

- Etxeko altzari bat izango bazina zein eta zergatik?

- ...


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa