Euskal Girotze Barnetegiak

Hanka baten gainean

Hanka baten gainean

Dinamika-mota: Taldea indartu, Alaitasuna, Konfiantza, Hausnarketa (SHAILAK)

Zer lantzen da: Kooperazioa

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 15 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

Ez da ezer behar

Azalpena:

Taldeari galdetuko diogu ea posible ote den, erronka gisa, begiak itxita 30 segundoz hanka baten gainean mantentzea. Monitoreak 1, 2, 3 esandakoan, denek begiak itxi eta hanka baten gainean jarriko dira. Seguruenik lortuko ez dutenez, bigarren saiakera egin aurretik, galdetuko diegu ea nola lortu genezakeen erronka gainditzea.

Dinamikaren gakoa da konturatzea bakarka jokatu beharrik ez dagoela, elkarri sorbaldatik heltzea nahikoa dela posturari eusteko, gutako bakoitza hanka baten gainean 30 segundoz egoteko. Denon artean estrategia egokia adostu ondoren, berriro egingo dugu dinamika.

Oharra:

Inolako materialik behar ez dugunez, dinamika egokia izan daiteke, irteera batean beste proba batzuekin batera egiteko.


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa