Euskal Girotze Barnetegiak

Silueta

Silueta

Dinamika-mota: Hausnarketa (SHAILAK), Beste batzuk

Zer lantzen da: Hausnarketa eta sormena

Adina: LMH

Iraupena: 30 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

Koloretako papertxoak, zeloa, errotuladoreak eta paper handi bat.

Azalpena:

Partaide bakoitzari papertxo bat edo gehiago emango diogu, zenbat hizkuntza hitz egiten duen, horrenbeste. Papertxo(et)an ondoko galdera hauei erantzuteko eskatuko diegu:

Hizkuntza horietariko bakoitza zer gorputz atalarekin lotuko zenuke? Zergatik?

Ondoren partaide bat lurrean etzanda jarriko dugu, paper handi baten gainean. Beste bik haren silueta margotuko dute.

Silueta hori erabiliz, ondoren, partaide bakoitzak bere hizkuntzak zer atalekin lotu dituen adieraziko du, eta zergatik, eta hizkuntza bakoitzari dagokion gorputz atalean itsatsiko ditu papertxoak.

Bukatzeko, esandakoaren inguruan hitz egiteko aukera zabalduko da.

Oharra:

Aurrezbeste ariketaren bat egitea komeni da abstrakzioa eskatzen duelako. Adibidez: ni animalia banintz, zein izango nintzateke eta zergatik?

Hizkuntza bakoitzak kolore bateko papertxoak izatea komeni da, horrela bukaeran ondorioak ateratzea errazagoa izango da. Ama hizkuntzak kolore bat izango du, eta ondoren ikasitakoek ordenaren arabera beste bana.


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa