Euskal Girotze Barnetegiak

Hizkuntzak munduan

Hizkuntzak munduan

Dinamika-mota: Hizkuntza: euskara

Zer lantzen da: Zer lantzen da: Hizkuntzen inguruko hausnarketa, bakoitzaren kokapena, alderaketa…

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 30 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

 

Materiala:

Papera, errotuladoreak, landu nahi ditugun hizkuntzen inguruko datuak lortu.

 

 

 

Azalpena:

Partaideei galdera batzuk egingo dizkiegu eta eskatu erantzunak papertxo banatan idazteko:

 -Zenbat hizkuntza daude munduan?

 -Zein da hiztun gehien dituen hizkuntza?

 -Zenbat hiztun ditu euskarak?

 -Kokatu euskara 0-10 eskalan. 10, hiztun gehien dituen hizkuntza da; eta 0, hiztun gutxien dituena.

Ondoren, munduan gehien hitz egiten diren hizkuntzen izenak idatziko dituzte papertxoetan. Partaide bakoitzari papertxo bat emango diogu (denak desberdinak). Denen artean, adostasunez, hizkuntzak ordenatu beharko dituzte, eskala horren arabera.


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa