Euskal Girotze Barnetegiak

Begiak estalita soinua jarraitu

Begiak estalita soinua jarraitu

Dinamika-mota: Taldea indartu, Konfiantza

Zer lantzen da: Konfiantza, taldea indartu

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 15 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

Begi estalkiak.

Azalpena:

Bikoteka jarri. Bikotekide batek begiak estaliko ditu, estalki bat jarrita. Bigarren bikotekidea soinu bat egiten hasiko da, aldez aurretik bien artean adostu duten soinua. Begiak estalita dauzkanak soinuari jarraitu behar dio, bikotekideak egiten duen soinuari.

Adibidez, miau, tik-tak, sssss…

Aldaera:

Soinu bat egin beharrean, usain batekin egin dezakegu.


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa