Euskal Girotze Barnetegiak

Eskuaren silueta

Eskuaren silueta

Dinamika-mota: Taldea indartu, Hausnarketa (SHAILAK)

Zer lantzen da: hausnarketa, taldea indartu

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 30 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

A4  orriak, errotulagailuak edo margoak eta arkatzak.

Azalpena:

Taldekide bakoitzari esango diogu bere esku baten silueta egiteko orri batean, errotulagailuz edo margoz.

 a) Ondoren,bakarka jarrita, galderak egingo dizkiegu. Haiek idatziz erantzun behardituzte, bat hatzamar bakoitzeko. Galderaz galdera joango gara, hatz txikitik hasita:

- Zein da zure janari gustukoena?

- Euskalduna al zara?

- Aipatu zure ezaugarri positibo bat

- Noiz eta norekin egiten duzu euskaraz?

-…

Hatz lodikotean, gustuko animalia idatziko du bakoitzak (pertsonek ez dute balio). Isilpean gordeko ditugu erantzunak. Inork bere izena jarri gabe jasoko ditugu orriak.

b) Talde osoa elkartuta, berriz banatuko ditugu orriak. Inork ez du hartu behar berak egindakoa, beste norbaitena baizik. Hitzik esan gabe, seinale bat emandakoan (1-2-3), kide bakoitza paperean duen animalia imitatzen hasiko da. Horretan ari direla, bakoitzak bere animalia bilatuko du. Orduan, imitatzaileak, eskua norena den idatziko du eskuaren erdian, eta eskuaren silueta guraizez moztuko du eta panel batean itsatsi.

c) Taldea borobilean eserita, banan-banan, bakoitzak taldeari azalduko dio nola imitatu duen animalia eta nola etorri zaion egilea; eta, gero, hari buruzko informazioa, papereko hatzamarretan idatzita dagoenaren arabera.

d) Mural edo papelografo batean eskuak itsatsirik bukatuko dugu.

Oharra:

-Ikastaldea handia bada (>20), bi taldetan egin daitezke eskuak eta gero talde osoa elkartu.

-Komenigarriak iruditzen zaizkigun galderak proposatuko ditugu hatzetan.


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa