Euskal Girotze Barnetegiak

Bandera jolasa

Bandera jolasa

Dinamika-mota: Taldea indartu, Alaitasuna

Zer lantzen da: Alaitasuna, taldea indartu

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 30 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

Gomei erantsitako zenbakiak (kartulinaz egindako eta plastifikatutako laukitxoak 0-100 artekoak), bi koloretakoak (talde bakoitzaren kolorekoak); kolore ezberdineko bi zapi (kartulinen kolore berekoak), makil banari lotuta, bandera egiteko.

Azalpena:

Estrategia jokoa da. Jolas eremua leku zabala izatea komeni da. Jokalariekin bi talde egingo ditugu. Talde bakoitzak kolore bat izango du. Eremuaren alde banatan talde bakoitzak bere zapia ezkutatuko du, ez erabat. Jolasaren helburua zera da: norbere bandera babestu eta beste taldearena aurkitu, hartueta epailea dagoen adostutako eremura (erdi ingurura) eramatea.

Jolasa hasteko, partaide bakoitzak bekokian goma bat jarriko du. Gomak erantsita kartoitxo bat du, zenbaki batekin. Bakoitza saiatuko da beste taldeko norbaiti kopetako zenbakia zein den asmatzen. Zenbakia ezin da gorputzarekin edo arroparekin estali; bestela, bai. Kontrako baten zenbakia ikusiz gero, haren izena esanda, hura kanporatuta geratuko da. Adibidez: Ane 45 esango du, Aneren zenbakia 45a baldin bada, kanporatuta geratuko da. Eta jolasean jarraitzeko, gidariarengana joan eta beste zenbaki bat hartu beharko du, hasierako puntura itzulita.

Oharra:

Eremua basoa edo oso toki zabala baldin bada, inor bakarrik ez ibiltzea komeni da.

Zenbakien zailtasunak hizkuntza mailaren arabera antola daitezke.

Berdintasunaren bila edo, jolasa errepikatu daiteke taldeek jolas eremuak trukatuz.


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa