Euskal Girotze Barnetegiak

Hizkuntzen itsasontzia

Hizkuntzen itsasontzia

Dinamika-mota: Hausnarketa (SHAILAK)

Zer lantzen da: Hizkuntzei buruzko hausnarketa

Adina: DBH

Iraupena: 20 minutu

Partaide kopurua: Talde handia azpimultzotan

Materiala:

Papera eta boligrafoa. Epaile mozorrotzeko zerbait.

Azalpena:

Partaide kopuruaren arabera, laupabost hizkuntza aukeratuko ditugu. Zenbat partaide, horrenbeste papertxo prestatuko dugu. Papertxo bakoitzean hizkuntza horietako baten izena jarriko dugu; eta beste bi papertxotan, “epailea” hitza.

Papertxo bana emango diegu partaideei. Haiek tokatu zaien hizkuntzaren arabera multzokatuko dira (multzo bakoitzean hizkuntza bat egongo da, bakarra).

Hizkuntza bakoitzaren taldekoek toki bat hartuko du gelan. Bi epaileak toki berezian jarriko dira, gainerako guztiek ikusteko moduko batean.

Orduan istorio hau kontatuko diegu:

“Hizkuntzak itsasontzi batean doaz. Itsasoa haserretu egin da, olatu handiak dira, itsasontzia hondoratzen hasi da. Pisua kendu behar zaio. Hizkuntzaren bat kanporatu behar da. Baina inork ez du itsasora erori nahi”.

Hizkuntza bakoitzak bere buruaren defentsa egingo du, ahalik eta onena. Denbora tartetxo bat hartuta, beren hizkuntza defendatzeko argudioak prestatuko dituzte. Eta, ondoren, epaileen aurrean azaldu. Epaileek, argudio guztiak entzun ondoren, erabakitzeko tartea hartuko dute. Beren erabakiaren zergatia azaldu ondoren, zer hizkuntza kanporatuko duten adieraziko dute.

Hizkuntza kanporatu ondoren, hizkuntza hori zutenek beste bat aukeratu dezakete, kide bakoitzak nahi duena, eta hizkuntza horren taldean sartu. Horrela jarraituko dute, hizkuntza bakarra geratu arte.

 

Ekintza bukatutakoan, hausnartzeko tartea zabaltzea komeni da:

Zer sentitu duzu? Zergatik?

Hizkuntza handiak ala txikiak, zeinek du eskubide gehiago? Zergatik?

Zer lotura izan dezake egindakoak euskararekin?

Bizitza realean inoiz sentitu al duzu zure hizkuntza kanporatu egin dutela `itsasontzitik´?

 

 


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa