Euskal Girotze Barnetegiak

Euskararen une bat

Euskararen une bat

Dinamika-mota: Taldea indartu, Hausnarketa (SHAILAK)

Zer lantzen da: Euskararekin izandako bizipen bat guztiokin konpartitzea

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 34 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

Papera, margoak, argazki- eta bideo-montajea

Azalpena:

Ikasleei paper batean hau eskatuko zaie: ”Marraztu eta margotu ezazu zuk euskararekin lotzen duzun momentu bat, bakoitzak berea”.

Paper guztiak jasoko dira. Ondoren, denbora luzetxoa pasatzen utziko da (astebete, adibidez). Irakasleak argazki bana egingo die guztiei. Paperetako marrazkiekin eta argazkiekin bideo bat prestatuko du. Bideoan, lehen marrazkiarekin hasita, gauza txiki bat enfokatuko da, zehazki zer den ezin dugularik jakin. “Zer da? Zer ematen du?”.

Bideoak aurrera egin ahala, marrazkia hobeto agertzen joango da. Galderak egiten segituko dugu.

Marrazkia osorik agertzen denean. “Norena da?” Norena den asmatu dutenean, “kontatuko diguzu zer agertzen den marrazkian?”. Guztiekin egingo dugu, bakoitzak bere bizipena kontatuko digu.

Dinamizatzaileak, lagungarria baldin bada, galderak egingo ditu, irekiak edo itxiak, kasuan kasu.

Horrela, gelako marrazki guztiekin.


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa