Euskal Girotze Barnetegiak

Karta jolasa

Karta jolasa

Dinamika-mota: Alaitasuna, Konfiantza, Erlaxazioa

Zer lantzen da: Alaitasuna, kontaktua eta konfiantza.

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 20 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

Espainiar erako bi karta-joko.

Azalpena:

Partaideak, aulki bana hartuta, biribilean eseriko dira.

Gidariak bi karta-joko ditu. Haietako bat berak izango du. Beste karta-jokotik karta bana emango die partaideei.

Gidaria denek ikusteko moduan jarriko da, eta kartak banaka atera eta erakusten hasiko da.

Erakutsitako karta urrea bada, urrea dutenek eskuineko aulkira joan beharko dute. Aulki horretan beste norbait baldin badago, haren gainean eseri.

Hurrengo karta kopa bada, kopa dutenek mugitu beharko dute; baina gainean norbait baldin badute ezingo dira aulkiz aldatu, bertan geratuko dira gainekoak joan eta berriz kopa atera arte.

Jolasa bukatuko da jokalariren bat hasierako aulkira iristen denean.


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa