Araudia

  • Monitoreak ez daudenean, beharren bat izanez gero, etxeko arduradunarengana jo behar duzue. Telefonoa eta beharrezko zenbakiak eskura daude.
  • Barruan beti etxeko zapatilekin ibili beharko da.
  • Egunez ezingo da logelara igo.
  • Erabilpen okerragatik materiala hondatu edo desagertzen bada, ordaindu egin beharko da.
  • Jangelako antolaketaz ikasleek arduratu beharko dute.
  • Ikasleek ezin dute egonaldian zehar etxera telefonoz deitu.
  • Ikasleen gaixotasun edo istripuen aurrean, egin behar denari buruzko informazioa, barnetegira etortzean emango zaizue.
  • Taldean behar berezirik duen ikaslerik izanez gero, mesedez, etorri aurretik jakinarazi.
  • Ikasleek ez dute dirurik ekarri behar, ez eta musika tresnarik, gozokirik edo telefonorik ere.

Elgoibarko Euskal Girotze Barnetegia
Aubixa baserria. Idotorbe bailara, 21
20870 Elgoibar (Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943 744 340
Posta elektronikoa: elgoibar@barnetegiak.eus
Nolega    Eusko Jaurlaritza XHTML 1.0 Transitional válido ¡CSS Válido!