Euskal Girotze Barnetegiak

Eraldatze prozesua

Barnetegietan dugun helburu nagusia hausnarketarako eta aldaketarako aukerak eskaintzea da, euskararekiko jarreretan eragingo duen aldaketa, eta hori prozesu baten bidez egiten dugu. Prozesu horren ezaugarrietako bat malgutasuna da. Programa malgua behar dugu, taldearen errealitate eta beharretara egokituko dena; baina malgutasunarekin batera, planifikazioa ere behar-beharrezkoa dugu. Taldearekin gauzatu edo abian jarri nahi dugun prozesua ondo planifikatu behar da, helburuetatik ez desbideratzeko, nola gauzatu pentsarazteko, prozesutik ikasteko eta inertzian ez erortzeko.

Barnetegian bi dinamika mota sustatzen ditugu:
Ekintza – Hausnarketa – Ekintza
eta Taldea – Pertsona – Taldea.
Denok ari gara beti besteena kopiatzen, besteekin elkarreraginean ikasten. Besteena hartu eta eraiki egiten dugu gurearen gainean, gure egiten dugu. Egonaldiak prozesuak dira, harremanak hobetuz taldea indartzeko aukera bat. Izaki sozialak gara, besteekin biziz ikasten dugu, ontzi komunikatzaileak izango bagina bezala. Planifikatzen eta gauzatzen ditugun jarduerak baino garrantzitsuagoa da nola gauzatzen ditugun, eta ekintza hori egin eta bizitzean taldekideei zer gertatzen zaien: harreman afektiboak, hausnarketa, eraikuntza kolektiboa... Eraldatzeko bidea abian jartzea da gure lana. Horretarako ez dago errezetarik, taldearen garapenean dago gakoa. Gure lana eraldaketa hori abiarazi eta prozesua biziaraztea da, talde bakoitzak berea eraiki dezan, era positiboan eta bizipenetatik abiatuta.

Dokumentua Barnetegien metodologia txostena

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa