Hondarribia


Euskal Girotze Barnetegiak

Araudia

  • Etxea Gipuzkoako Foru Aldundiarena da. Barnetegira zatoztenean, bertako araudiaren berri zehatza azalduko zaizue irakasleoi.
  • Barnetegiko monitoreak bertan ez daudenean, beharren bat sortuz gero, etxeko arduradunengana jo behar duzue. Eskura izango dituzue telefonoa eta beharrezko zenbakiak.
  • Taldean behar berezirik duen ikaslerik egonez gero, emaiguzue horren berri etorri aurretik. Janariari eta botikari dagokionez, kontuan hartzeko salbuespenik-edo izanez gero, sendagilearen informea bidali.
  • Ez ekarri dirurik, ezta musika tresnarik, gozokirik edo telefonorik ere. Ez dute behar.
  • Jangelaren antolaketaz ikasleak arduratuko zarete.
  • Taldearen irakaslea izango da beti ikasleen arduraduna. Egunez, laguntzaile izango ditu: monitoreak, aterpetxeko arduradunak eta sukaldariak; eta gauez: etxezaina.
  • Barnetegiko materiala zaindu egingo dugu: kirol materiala (erraketak, pilotak, baloiak), musika tresnak, altzariak...
  • Etxea, aterpearen ingurua eta Hondarribiko herria errespetu osoz gozatuko ditugu.
  • Ikasturte hasieran bilera bat egingo dugu, ikasturtean zehar etorriko zareten irakasle guztiekin, egonaldiaren antolaketari buruzko informazioa jaso dezazuen: egutegia, lan metodologia, zalantzak, dokumentazioa...