Hondarribia


Euskal Girotze Barnetegiak

Non gaude?

Gure barnetegia Hondarribiko erdigunean dago, itsasoa eta mendia biak oso hurbil dituela. Hondarribia arrantzale giroko herri polita da, tamainan erdi mailakoa; 2016an 17.092 herritar bizi ziren.

Hondarribia Gipuzkoaren ipar-ekialdean dago kokatuta, Txingudiko itsasadarraren ezkerraldean, Bidasoa ibaia Kantaurin itsasoratzen den eremuan, Hendaia parez pare duela. Itsasadarrak muga egiten du Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriaren artean, eta baita Gipuzkoa eta Lapurdiren artean ere. Hegoaldean, Irun dago. Eta mendebaldean, Pasaia eta Oiartzun.

Hondarribia Gipuzkoako turismo, aisialdi eta opor-gune garrantzitsua da. Gainera, udalerriaren mugen barruan Donostia - Hondarribia aireportua dago.