Araudia

Ikastetxeetako irakasleena:

  • Ikasleak barnetegiko begiraleekin egongo dira goizeko 9:30etik 13:30era eta 14:30etik 18:30era. Ordutegi horren barruan, begiraleen ardurapean egongo dira, baina irakasleak ere arduradun izango dira. Gainontzeko orduetan, ikasleak irakasleen ardurapean bakarrik egongo dira.
  • Gaueko jolasak ikasleek beraiek bideratuko dituzte, baina betiere irakaslearen ardurapean.
  • Egonaldian zehar hainbat irteera egingo ditugu. Beharrezkoa da irteera horietara irakasleak joatea.
  • Astelehenean bilera egingo dugu irakasleekin eta bertan zehaztuko ditugu programazioaren inguruko kontuak eta bestelakoak.
  • Begiraleak barnetegian egongo dira goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30era eta arratsaldeko 14:30etik 18:30era. Irakasleei beharrezko telefono-zenbakiak emango dizkizuegu, ordutegi horretatik kanpo zerbait gertatuz gero, nora jo jakin dezazuen.

Etxe barruko araudia:

  • Aterpetxea pribatua da, eta bertako nagusiak jartzen ditu arauak.
  • Erabilera desegokiaren ondorioz arazoren bat balego (zerbait puskatu edo), etxekoekin hitz egin beharko duzue.
  • Garbitzaileak egunero pasatzen dira garbiketa orokorra egitera, ikasleak gosaltzera joan eta gero. Ordurako, oheak eginda eta arropak eta oinetakoak txukun jasota egon behar dute.
  • Egunean zehar ikasleak ezin dira logelara igo, ez bada irakasleren batekin. Afaldu ondoren, logela zabalik egongo da, hango komunak erabiltzeko, behekoak itxita geratuko dira garbi ditzaten.
  • Gure gela guretzat bakarrik da, barnetegiko monitoreontzat; baina beste espazioak aterpetxeko bezero guztiek erabili ditzakete.
  • Jantokia eta ondoko gela, jatorduetatik kanpo, ikasleek ezingo dituzte erabili, salbu eta irakasleekin edo begiraleekin daudenean.
  • Ohe gainean ezin da saltoka ibili, eta ezin dira mugitu (ezta ohea egiteko ere), puskatu egin baitaitezke.
  • Bideoa, telebista, telefonoa eta horrelakoak erabiltzeko, begiraleek emango dizkizuete argibideak. Galdetu lasai.
  • Gure gelan dauden jostailu eta jolasak erabiltzeko dira. Erabili ostean, jaso eta topatu bezala utzi behar ditugu.

Herrian, inguruan:

  • Ingurua errespetatu.
  • Jangelan ez ibili lasterka.
  • Jatordu bakoitzean bi arduradun egongo dira, jangelako mahai bakoitzean. Honako hauek dira arduradunen zereginak: janaria mahaira ekarri eta  banatzea, ontzi zikinak jasotzea eta mahaia garbitzea. Etortzen zaretenean, azalduko dizuegu zehatz-mehatz.
  • Ikasleak ezin dira aterpetxearen eremutik atera irakaslerik gabe, ezta denbora librea dutenean ere.

Beste zenbait gauza:

  • Ikasleek ezin dute, salbuespenak salbuespen, egonaldian zehar etxera deitu.
  • Ikasleen istripu edo gaixotasunen aurrean nola jokatu behar den, barnetegira etortzen zaretenean azalduko dizuegu.
  • Taldean behar bereziren bat duen ikaslerik izanez gero, jarri harremanetan gurekin aldez aurretik.
  • Barnetegian badago hainbat kirol material: baloiak, palak, pilotak...
  • Egonaldia amaitu aurreko egunean hasi behar da maletak egiten, eta azken eguneko goizean amaitu. Gosaltzera jaisterakoan, maletak jaitsi egin behar dira. Esango dizuegu non utzi behar diren.
  • Egonaldiaren ebaluazioa azken goizerako eman behar zaie begiraleei.
Lemoizko Euskal Girotze Barnetegia
Goikomendi baserria. Andraka auzoa, 28
48620 Lemoiz (Bizkaia)
Telefono zenbakia: 94 687 91 65 / 656 798 761
Posta elektronikoa: lemoiz@barnetegiak.eus
Nolega    Eusko Jaurlaritza XHTML 1.0 Transitional válido ¡CSS Válido!