Etxea

Duela gutxi berritutako baserria da Goikomendi. Bertan ditugu barnetegiko logelak, sukaldea, jangela eta geuk erabiltzeko gelak. Eta kanpoan, zelai ederrak.

Goikomendi baserrian zalditegi bat ere badago, eta aukera dago zaldi gainean ibiltzeko. Itsasotik eta errekatik gertu gaudenez, kayak-etan ere ibil gaitezke. Emango dizuegu horren guztiaren informazioa elkartzen garenean.

Goikomendiko ingurua zoragarria da. Bertatik, Gorliz eta Plentziako badia ikusten dugu; baita Jata, Oiz, Anboto eta Gorbeia mendiak ere. Gorlizko itsasargia eta Butroeko gaztelua ere nahiko gertu daude barnetegitik.

Lemoizko Euskal Girotze Barnetegia
Goikomendi baserria. Andraka auzoa, 28
48620 Lemoiz (Bizkaia)
Telefono zenbakia: 94 687 91 65 / 656 798 761
Posta elektronikoa: lemoiz@barnetegiak.eus
Nolega    Eusko Jaurlaritza XHTML 1.0 Transitional válido ¡CSS Válido!