Aurkezpena

Lemoizko Euskal Girotze Barnetegia Lemoizko Andraka auzoan dago. Zehazki, Goikomendi Zaldiketa Eskolan, Andraka gainetik 500 bat metrora, Gorlizera eta Lemoizera doazen errepideen artean dagoen bidea hartuta.

Lemoiz, Gorliz eta Plentziako herriguneetatik bi edo hiru kilometrora dago Goikomendi baserria.

Lehenengo Euskal Girotze Barnetegiak 1985-1986 ikasturtean hasi zuen bere bidea Zornotzako Euba auzoan. Han bost urtez egon zen. Gero, Plentzian, 19 urtez eta orain, Urduñan 2 urtez egon ondoren, Lemoizen dago 2011-2012 ikasturtetik aurrera.

Gure barnetegira Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxetako LMHko 3., 4., 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailako taldeak etor daitezke.

Barnetegiaren irakasleak

Lemoizko Euskal Girotze Barnetegia
Goikomendi baserria. Andraka auzoa, 28
48620 Lemoiz (Bizkaia)
Telefono zenbakia: 94 687 91 65 / 656 798 761
Posta elektronikoa: lemoiz@barnetegiak.eus
Nolega    Eusko Jaurlaritza XHTML 1.0 Transitional válido ¡CSS Válido!