Euskal Girotze Barnetegiak

Barnetegietako monitoreon lana

Gure lana, neurri handi batean, eredu izatea da, haurrentzako eredu. Gu zubi izango gaituzte, euskararekiko bestelako ikuspegi baten bidean. Horregatik dira horren garrantzitsuak gure jarrerak. Gure zeregina ereitea eta ereitea da. Pazientzia handiz jokatu behar dugu, emaitzak azkar eta berehala ikusi nahi izateak sortzen duen antsietatea saihestu. Emaitzak etorriko dira, etorri behar baldin badute.

Taldearekin, ikasleekin eta irakasleekin konektatzen saiatzen gara, hurbiltasuna eta konfiantza-giroa sortzen. Guk barrutik hitz egiten badugu, besteek ere, agian, hala egingo dute. Gu irekitzen bagara, besteak ere errazago irekiko dira. Goxotasuna, samurtasuna eta babesa eskaini nahi ditugu, ilusioa, poza eta umorea. Giro goxo hori sortzeko, ezinbestekoa da norbanakoari eta taldeari entzutea. Guk, helduok, monitoreok eta irakasleok, gutxiago hitz egin behar dugu, eta gehiago entzun. Horretaz aparte, bada beste aspektu garrantzitsu bat: gure ahalmena mugatua da, eta horretaz kontziente izan behar dugu. Horri lotuta, helduok kritikak naturaltasunez onartzen ikasi behar dugu. Ikasleek ikusten dutenean kontrako iritziak eta kritikak haserretu gabe onartzen ditugula, ireki egiten dira, eta taldea ere bai. Pertsona den bezala onartu behar dugu, saiatzen gara inor ez epaitzen, harremanak huts egiten baitu norbait epaituz gero. Horrela jokatuta, lehen aipa­tutako konfiantza-giroa handitu eta elkarrizketa errazago sortu daiteke.

Dinamika honek gatazkak azaleratzen ditu, nabarmendu. Baina dinamikak ez du tira-birarik sortzen. Gatazkak lehendik ere hor zeuden. Era honetan, ikusi egiten dira, kanporatu. Gatazkak harremanen parte dira, horregatik ikasi behar dugu haiei aurre egiten eta modu egokian kudeatzen.

Dokumentua Barnetegien metodologia txostena

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa