Euskal Girotze Barnetegiak

Nola apuntatu?

Euskal Girotze Barnetegi batean egonaldia egin nahi duen taldeak izen emateko jarraitu behar duen prozedura zehaztuta dago Euskal Girotze Barnetegiak izeneko liburuxkan, www.barnetegiak.eus web orrian ere badagoena. Liburuxkako 14. ataletik 17.era bitartean dago prozedura hori zehaztuta.

Izen emateko epea martxo/apiril inguruan izan ohi da; aurten apirilaren 21ean bukatuko da epea izen emateko.

Hementxe dituzu atal horiek, 2017-18 ikasturteari dagokion aletik hartuta:

4.- PARTE HARTZEKO JARDUNBIDEA

14. atala.‑ 2017-2018 ikasturtean Euskal Girotze Barnetegi bateko egonaldi-txanda bat eskuratzeko interesa duten ikastetxeek modu elektronikoan egingo dituzte eskabidea eta eskabideari lotutako prozedura guztiak.

  1. Herri ikastetxeen kasuan, eskabideak nola egin, balioetsi eta bidali jakiteko azalpena, xehetasun guztiekin, honako gune elektronikoan dago: https://educacion.hezkuntza.net/group/deialdiak/egb-2017
  2. Itunpeko ikastetxeen kasuan, prozedura elektronikoa honako legeriak araututa dago: Administrazio Elektronikoari buruzko 2012ko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak eta Informatika eta Telekomunikazioko Zuzenda-riaren 2006ko otsailaren 9ko Erabakiak (E-Administrazioarentzat -PLATEA-Plataforma teknologikoa onartu zuena).

Eskabideak nola izapidetu jakiteko azalpena, xehetasun guztiekin, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren (euskadi.eus) honako helbide honetan dago: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/egb/y22-izapide/eu/

Eskabidea egiteko epea 2017ko apirilaren 21ean amaituko da, egun hori barne.

Eskabidea egin ondoreneko jarraibidea “nire eskabideak” gunearen bidez egingo da, aipatu gune elektronikoan.

15. atala.‑ Eskabidean ikastetxeak arduraz adieraziko ditu honakoak:

16. atala.‑ Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak, horretarako bilduko duen Batzorde baten bidez aukeratuko ditu 2017-2018 ikasturtean Euskal Girotze Barnetegietara joango diren ikasgelak. Aukeraketa horretan kontuan hartuko dira dauden
txanda aukerak, lurralde bakoitzeko ikastetxe kopurua, jasotako eskabideen kopurua, Ikastetxea Hizkuntz Normalkuntzako Proiektuetan sartuta egotea, aurreko urteetan eskabidea egin eta joateko aukera eduki izana edo ez, taldea lehendik sekula barnetegian egon gabea izatea eta gizarte egoera ahuleko ikastetxekoa izatea.

17. atala.‑ Batzordearen Erabaki-proposamenak bi zerrenda izango ditu. Lehenengoan, barnetegian txanda eskuratu duten ikastetxeak azalduko dira; bertan adieraziko da ikastetxe bakoitzari zer barnetegi egokitu zaion eta zenbatgarren egonaldi-txanda. Bigarren zerrendan, txandarik gabe geratu diren ikastetxeak azalduko dira, ordezko moduan. Talde batek bere txandari uko egiten badio, hura betetzeko erabiliko da ordezkoen zerrenda. Euskal Girotze Barnetegiei buruzko oinarrizko informazioa ere emango da, eta aurten irailaren 6an (asteartea) bost barnetegietan egingo den bilerari buruzkoa. Bilera horretara egonaldira ikasleekin joatekoa den irakaslea bertaratuko da, egonaldiari buruzko xehetasunen berri jasotzeko. Bilera garrantzizkotzat jotzen dugu, izan ere bertan irakasleek aukera izango dute egonaldian ikasleek izango dituzten
bizipenak bertatik bertara sentitzeko.

Batzordearen akta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendariari igorriko zaio, berak Erabakia har dezan. Erabakia eskuragarri egongo da ikastetxeen “nire eskabideak” gunean, ahal dela 2017ko ekainean, eta beranduenez, irailaren hasieran.

Hemen duzu dokumentazioa. Dokumentu hauek deskargatu nahi badituzu, egin klik eta gorde zure ordenagailuan.

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa