Araudia

  • Etxea Gipuzkoako Foru Aldundiarena da. Barnetegira zatoztenean, bertako araudiaren berri zehatza azalduko zaizue irakasleoi.
  • Barnetegiko monitoreak ez daudenean, beharren bat sortuz gero, etxeko arduradunengana jo behar duzue. Eskura izango dituzue telefonoa eta beharrezko zenbakiak.
  • Taldean behar berezirik duen ikaslerik egonez gero, jakinarazi etorri aurretik. Janariari eta botikari dagokionez, kontuan hartzeko salbuespenik-edo izanez gero, sendagilearen informea bidali.
  • Ez ekarri dirurik, ezta musika tresnarik, gozokirik edo telefonorik ere. Ez dute behar.
  • Logelara, normalean, iluntzean bakarrik igoko gara.
  • Jangelaren antolaketaz ikasleak arduratuko zarete.
  • Taldearen irakaslea izango da beti ikasleen arduraduna. Egunez, laguntzaile izango ditu: monitoreak, aterpetxeko arduradunak eta sukaldariak; eta gauez: etxeko zaindaria.
  • Barnetegiko materiala zaindu egingo dugu: kirol materiala, musika tresnak, altzariak...
  • Etxea, aterpearen ingurua eta Segurako herria errespetu osoz gozatuko ditugu.
  • Ikasturte hasieran bilera bat egingo dugu, ikasturtean zehar etorriko zareten irakasle guztiekin, egonaldiaren antolaketari buruzko informazioa jaso dezazuen: egutegia, metodologia, zalantzak, dokumentazioa...
Segurako Euskal Girotze Barnetegia
Aingeru aterpetxea. Konbentu kalea, 8
20214 Segura (Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943 802 182
E-posta: segura@barnetegiak.eus
Nolega    Eusko Jaurlaritza XHTML 1.0 Transitional válido ¡CSS Válido!