Etxea

Barnetegia Gipuzkoako Foru Aldundiak duen “Aingeru Zaindaria” aterpetxeko egoitzan dago kokatuta, herriko plazatik 200 metrora. Etxea, herri gunetik Zegamarantz abiatzen den errepidearen gainaldean dagoen eraikuntza sendoa da.

Bertatik inguru menditsu paregabea ikusten da eta hainbat irteera egin daiteke, inguruak naturaz gozatzeko eskaintzen dituen aukera ederrez baliatzeko.

Aterpetxeko eraikinak eta belardiak hesi batez inguraturik daude. Barnetegiko ikasleek aterpetxeko instalazio jakin batzuk erabili ahal izango dituzte. Logelak eraikin handieneko bi solairutan daude, baina barnetegiko haurrak solairu bakar bateko logeletan kokatzen ditugu. Alboko eraikinean honako hauek daude: balio anitzeko areto handia (hainbat ekintza eta jarduera gauzatzeko gela), bulegoa eta jan gela. Horiez gain, eraikinen inguruan jolasleku hauek aurkituko ditugu: frontoi estalia, joko gela, Mini-Golf pistak, parkea eta belardi zabalak.

Segurako Euskal Girotze Barnetegia
Aingeru aterpetxea. Konbentu kalea, 8
20214 Segura (Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943 802 182
E-posta: segura@barnetegiak.eus
Nolega    Eusko Jaurlaritza XHTML 1.0 Transitional válido ¡CSS Válido!