Non gaude

Non dago barnetegia?
Mapa handiagotu

Segura herri txikia da, Gipuzkoako Goierri eskualdean kokatua. Gaur egun 1.488 biztanle ditu. Gehienek euskaraz hitz egiten dute. Hirigunea Oria ibaiaren ondoko muino baten gainean dago. Herria harresiz inguratuta dago. Erdi Aroko eraikuntza asko mantentzen ditu, eta multzo historiko artistiko izendatuta dago.

NOLA IRITSI

Donostiatik: N-1 errepidea hartu behar da. 49 kilometro daude eta autoz 42 minutu inguru behar dira. Honako herrien ondotik pasatzen da: Lasarte-Oria, Tolosa, Beasain. Ondoren, Segurara doan irteera hartu behar da.

Bilbotik: Aukera asko daude. Gomendagarriena da A-8 autopistan, Eibarrera, eta handik AP-1 hartuta  Bergara aldera jotzea. Bergaran, Zumarraga aldera jo (Gi-632 jarraituz) eta Beasaineraino iritsi. Ondoren, N-1 hartuta, Segurarako irteeran herriraino jarraitu.
Baina badira beste aukera batzuk: Donostiatik barrena joatea, A-8 autopista hartuta; edo Gasteiztik, A-68 eta N-1 hartuta.

Arabatik: Gasteiztik etortzeko, N-1 hartu behar da. Etxegarateko jaitsiera bukatzean, berehala dago Segurara joateko irteera.

Gure helbidea

Segurako Euskal Girotze Barnetegia
Aingeru aterpetxea
Konbentu kalea, 8
20214 Segura (Gipuzkoa)

Segurako Euskal Girotze Barnetegia
Aingeru aterpetxea. Konbentu kalea, 8
20214 Segura (Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943 802 182
E-posta: segura@barnetegiak.eus
Nolega    Eusko Jaurlaritza XHTML 1.0 Transitional válido ¡CSS Válido!