Euskal Girotze Barnetegien liburua

Barnetegiok liburu bat plazaratu berri dugu: `Euskal Girotze Barnetegiak, oinarri, jolas eta teknika hezitzaileak´. Horixe du izenburu liburuak. Horren ale bana zabaldu da Hezkuntza Sailetik EAEko ikastetxe guztietara. Liburua salgai ere jarri(ko) da hirietako liburu-denda nagusietan; interesa duenak, beraz, eskuratu dezake.
Barnetegietako lantalde batek idatzia eta bideratua da liburua. Bertan barnetegien 35 urteko historiako xehetasun batzuk agertzen dira; baina, batez ere, hauxe ageri da: barnetegietan nolako teknika eta lan metodologiak darabiltzaten haien helburua betetzeko: ikasleen euskararen erabilera areagotzea.
Ikasleak nola eramaten dituzten euskaraz egin behar izatetik euskaraz egin nahi izatera, bide hori nola jorratzen duten kontatzen digute barnetegietako irakasle-monitoreek, ikasleak nola motibatzen dituzten euskararen erabileran aurrerapauslo nabarmena eman dezaten.

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Etiketak: , , | Iruzkina idatzi

Otsailaren 3tik zabalik dago barnetegietan izen emateko epea

Otsailaren 3tik 28ra arteko epea izango duzue barnetegietan txanda eskuratu nahi duzuen ikastetxeok izen emateko. Bi egun horiek epearen barruan dira. Beraz, lau asteko epea.
A) Herri ikastetxeen kasuan, eskabideak nola egin, balioetsi eta bidali jakiteko azalpena, xehetasun guztiekin, honako gune elektronikoan dago:
https://educacion.hezkuntza.net/group/deialdiak/egb-2020
Eskabidea egin ondoreneko jarraibidea “nire eskabideak” gunearen bidez egin ahal izango da, aipatu gune elektronikoan.
B) Itunpeko ikastetxeen kasuan. eskabideak nola izapidetu jakiteko azalpena, xehetasun guztiekin, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren (euskadi.eus) helbide honetan dago:
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/egb/web01-tramite/eu/
Eskabidea egin ondoreneko jarraibidea “nire karpeta” gunearen bidez egin ahal izango da, aipatu gune elektronikoan.

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Iruzkina idatzi

Irailaren 4an bilera irakasleekin

2019-20 ikasturtean barnetegietan egonaldi-txanda izango duten taldeen irakasleak bilera batera deituta daude irailaren 4an.
Bilera bost barnetegietan izango da, goizeko 10:00etan hasita. Bilerara deituta daude barnetegi bakoitzeko 29 txandetako taldeen irakasleak.
Garrantzi handikotzat jotzen dugu bilerara bertaratzea. Egun horretan emango dizkizuegu irakasleoi egonaldiei buruzko xehetasunak eta zehaztasunak: dokumentazioa, egonaldiaren prestaketa, araudia, lan metodologia… Bilerak, gainera, aterpetxea ikusteko eta irakasleek elkar ezagutzeko ere balioko du. Hamaiketako goxo batekin emango diogu amaiera irailaren 4ko saioari.

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Iruzkina idatzi

2019-2020 ikasturteko egonaldi-txandak

Ekainaren 17an 2019-20 ikasturteko bost barnetegietako egonaldi-txanden esleipenaren berri eman genien ikastetxe guztiei, e-mail baten bidez. Mezu hartan, ondoko esteka zetorren: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Etiketak: , , | Iruzkina idatzi

Barnetegian txanda eskatzeko epea

Martxoaren 11n zabalduko da epea 2019-20 ikasturtean barnetegietan egonaldi-txanda eskatzeko. Izen emateko epea hilabetekoa izango da: martxoaren 11tik apirilaren 12ra artekoa, bi egunak barne.
Aurten bada berrikuntza bat ikasle talde bakoitzeko gehienezko kopuruari dagokionez: herri ikastetxeen kasuan, 25 ikasle, bai LMHrako eta bai DBHrako; itunpeko ikastetxeen kasuan, berriz, 25 ikasle LMHrako, eta 30 DBHrako.
Ikastetxeren batek onartua baldin badu bestelako ratio bat, egiaztatu egin beharko du.
Horiexek dira Hezkuntza Sailak LMHrako eta DBHrako ezarrita dauzkan ratioak.
Euskal Girotze Barnetegien helburuak eta jarduerak kontuan hartuta, garrantzitsua da taldeak naturalak izan daitezen, eta ez hainbat taldetako ikasleen batura.
Horrexegatik jarri da ikasle kopuruaren muga hori.

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Etiketak: , | Iruzkina idatzi