Estres linguistikoa. Azalpen argia Badubada erakusketako bideoan

Estres linguistikoa. Azalpen argia Badubada erakusketako bideoan
Badu Bada erakusketan dauden gauza interesgarrietako bat aipatu nahi nuke orain: Hizkuntza-nekea edo estres linguistikoari buruzko bideo labur eta argigarria.
Hemen duzue egiten dioten aurkezpena:

Ez dago erdararik ez dakien euskaldunik. Beraz, euskaldunak euskaraz egiten badu hala nahi duelako da, euskara lehenetsi duelako, nahiz eta horrek komunikazioan ondoriorik izan dezakeela jakin. Estres linguistikoa esaten zaio norekin, non, noiz, zein hizkuntza aukeratu erabaki beharrari. Hizkuntza bakarra dakienak ez du zalantzarik; eta dakien hizkuntza hizkuntzarik boteretsuena bada, ez du izaten berea erabiltzeko zilegitasunaz dudarik. Ez du izaten estres linguistikorik.

Bideoa ikusteko, hemen
Gehiago irakurri edo erantzuteko

Ulibarri eta etiketatua , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*