Urruzunotarrak Aubixan

Urruzuno literatur ekitaldiko aurtengo sarituak Aubixako barnetegian izan genituen iraileko lehenengo astean. Literatur egonaldi mamitsua izan zuten. Aubixan izandako 14 gazteentzat aberatsena izan da elkar ezagutzea eta beren kezkak eta ilusioak elkarrekin partekatzea. Horretarako aukera izan dute lau eguneko egonaldian. Horrez gain, hiru literatur tailerretan parte hartu zuten: Maite Franko, Aritz Gorrotxategi eta Gotzon Barandiaranek gidatuak. Eta, borobiltzeko, Urdaibaiko itsasadar zoragarrian ibili ziren itsasontzi batean, olatuetan gora eta behera, Edorta Jimenezek hango geografiako ipuinen berri ematen zien bitartean. Horixe izan zuten merezitako saria, beren idazlan sarituak biltzen dituen liburua jasotzearekin batera.

Kategoriarik gabe eta etiketatua , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*