Agur, batzuei; ongi etorri, besteoi

Aurtengo uztaila agurren hilabetea izan dugu barnetegietan. Aspaldiko bost laguni agur esan diogu: NOLEGAko bi teknikariri eta Alkiza, Barria eta Lemoizko barnetegietako irakasle-monitore banari: Iñaki Artola eta Santos Izagirreri, eta Juan Luis Etxarri, Enrike Arnaiz eta Naroa Gaintzari, hurrenez hurren.

Bostak genituen beteranoak, aspaldikoak gure artean, batez ere NOLEGAko Iñaki eta Santos. Hezkuntzako Euskara Zerbitzuan aritu dira, eskolentzako lanean, euskararen erabilera sustatzeko programak sortu, sustatu eta kudeatzen, Ulibarriko ikastetxe guztiekin eskuz esku lanean, eta barnetegiotako irakasleoi gertutik laguntzen.

Juan Luis, Enrike eta Naroa barnetegiotan izan ditugu, haien jakinduria, alaitasuna eta jatortasuna esku-zabalka ematen, barnetegiak aberasten. Orain eskolara itzuli dira, Iñaki eta Santos bezala. Seguru gaude dauden eskolan daudela, barnetegietako sentiberatasuna eta berotasuna eta euskararen aldeko motibazioa eramango dutela, emango dietela ikasle, guraso eta irakasleei.

Baina itsasoko marearena bezala, gurea ere joan-etorrikoa izan da. Joan zaizkigunen ordez, beste batzuk etorri dira: NOLEGAra Iñigo Barruso eta Isabel Etxeberria, eta barnetegietara: Miren Fernandez, Monika Fernandez eta Janire Iribar.

Agur, gero arte, batzuei; eta ongi etorri, besteoi!

Kategoriarik gabe eta etiketatua , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*