Barnetegietan izen emateko aukera

Martxoaren 3an zabaldu zen epea Euskal Girotze Barnetegietan 2015-2016 ikasturteko egonaldi-txanda bat eskatzeko. Izen emateko epea martxoaren 3tik apirilaren 17ra arte luzatuko da, bi egunak barne.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztiek parte hartu dezakete barnetegien eskaintzan, LMH3tik DBH2ra bitarteko taldeekin.

Aurtengo deialdian bada berrikuntza bat: lehenengo aldiz, ikastetxe batzuei hiru txanda emateko aukera izango da. Horixe dio barnetegien araudiko laugarren atalak:

“Aurten, lehen aldiz eta proba moduan, ikastetxe batzuetako hiru talderi emango zaio aukera barnetegian txanda eskuratzeko; betiere talde horiek naturalak (ikasgela osoa) eta maila berekoak baldin badira. Nolanahi ere, ikastetxe batek ikasturte batean bi edo hiru txanda eskuratzeak berekin dakar hurrengo ikasturtean txanda eskuratzeko aukera gutxiago izatea.”

Izen ematea aurten ere `on line´ egingo da, ikastetxe bakoitzak bere aplikaziotik.

Albistea, Euskara eta etiketatua , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*