Irailaren 14an hasiko da barnetegien lehen egonaldi-txanda

Irailaren 3an, ostegunarekin, egin zen bost barnetegietan 2015-16 ikasturtearen aurkezpena. Barnetegietan gauzatuko diren 28 egonaldietako irakasleak izan ziren deituak bilerara. Haietako asko gerturatu ziren irailaren 3ko aurkezpen saiora. Barnetegia hartzen duen aterpea ezagutu zuten, bertako monitoreak eta izango duten egonaldiaren zertzelada nagusiak. Giro goxo eta atseginean egin ziren bost bilerak eta gustura geratu ziren bai bertako monitoreak bai bertaratutako irakasleak ere.

Kategoriarik gabe eta etiketatua , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*