Euskararen erabilera sustatzeko saioak Gasteizko berritzegunean

Aste honetako eta datorren asteko ostegunean (otsailak 21 eta 28), euskararen erabilera sustatzeko metodologiari buruzko saio bana izango da Gasteizko berritzegunean.
Hauek dira, zehazki, bi saio horietako gaiak:
Otsailaren 21ekoan: euskara sustatzeko talde-erronkak.
Otsailaren 28koan: euskararekiko harreman afektiboa.
Deialdia LH, LMH6 eta DBH 1 eta 2ko irakasleentzat da, haientzat moldatuak dira bi jardunaldiak.
Bi orduko saioak izango dira, eta Barriako barnetegiko irakasle-monitoreek emango dituzte. Saioak doakoak dira.

Kategoriarik gabe eta etiketatua , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*