Author Archives: Iñaki Iturain

Barnetegian txanda eskatzeko epea

Martxoaren 11n zabalduko da epea 2019-20 ikasturtean barnetegietan egonaldi-txanda eskatzeko. Izen emateko epea hilabetekoa izango da: martxoaren 11tik apirilaren 12ra artekoa, bi egunak barne. Aurten bada berrikuntza bat ikasle talde bakoitzeko gehienezko kopuruari dagokionez: herri ikastetxeen kasuan, 25 ikasle, bai … Gehiago irakurri

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Etiketak: , | Iruzkina idatzi

Euskararen erabilera sustatzeko saioak Gasteizko berritzegunean

Aste honetako eta datorren asteko ostegunean (otsailak 21 eta 28), euskararen erabilera sustatzeko metodologiari buruzko saio bana izango da Gasteizko berritzegunean. Hauek dira, zehazki, bi saio horietako gaiak: Otsailaren 21ekoan: euskara sustatzeko talde-erronkak. Otsailaren 28koan: euskararekiko harreman afektiboa. Deialdia LH, … Gehiago irakurri

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Etiketak: , , , | Iruzkina idatzi

Bi dinamika berri, bideoan

Barnetegiotan erabiltzen ditugun bi dinamika bideoz grabatu eta Youtubera igo ditugu; honako bi hauek: “Kutxa buruan eta ibili munduan” eta “Hiru posturen erronka”. Sartu dinamiken atalean eta ikusi.

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Etiketak: | Iruzkina idatzi

Gaur argitaratu dugu EGBetako egonaldi-txanden esleipena

Gaur, ekainak 5, argitaratu dugu Iragarki Taula Elektronikoan barnetegietako 2018-19ko egonaldi-txanden berri ematen duen ebazpena. Ebazpenak bi eranskin ditu: lehenengoan, bost barnetegiek emango dituzten 145 txandak egingo dituzten taldeak datoz; bigarrenean, ordezko geratu diren taldeak. Ondoko esteka honen bidez iritsi … Gehiago irakurri

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Iruzkina idatzi

Lau irakasle hartzeko behin betiko ebazpena

Maiatzaren 29an argitaratu da Hezkuntza Sailaren web orrian EGBetan 2018-19 ikasturterako lau irakasle hartzeko behin betiko ebazpena. Horren arabera, honako lau irakasleak izendatu dituzte lau lanpostuetarako: Barriako barnetegian: Iker Amezua Enatarriaga. Lemoizko barnetegian: Janire Elorriaga Laraudogoitia eta Eneko Landa Agirre. … Gehiago irakurri

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Etiketak: | Iruzkina idatzi