Lau irakasle berri barnetegietan

Maiatzaren 16an argitaratu du Hezkuntza Sailak bere web orrian EGBetako lau lanpostu esleitzeko ebazpena.

Interesa duenak han dauka ebazpena, eskuragai.

Bihartik hasita (maiatzak 17), hiru lan-eguneko epea izango du, nahi duenak, erreklamazioak egiteko.

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Iruzkina idatzi

Ikasleak erakarri, euskaraz egin nahi izan dezaten

Horixe dugu helburu barnetegiok, eta horixe jarri diogu izenburu aurtengo udan emango dugun ikastaroari: ikasleak erakarri, euskaraz egin nahi izan dezaten. Bestela ez baitute egingo euskaraz, guk derrigortu arren.

Aurreko urtean bezala, hiru eguneko ikastaroa emango dugu barnetegiok Hik Hasi pedagogia-elkarteak antolatutako Udako Topaketen barruan. Ikastaroa uztailaren 2, 3 eta 4an izango da, Donostian.

Informazio zehatzagoa nahi duenak jo beza Hik Hasiren web orrira: http://www.hikhasi.eus/uploads/erab_1/2018/04/1524814380-2018ko%20UDA-liburuxka.pdf

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Etiketak: , , | Iruzkina idatzi

Lau irakasle-monitore hartzeko deialdia

Euskal Girotze Barnetegietan lau irakasle-monitore behar ditugu, zerbitzu-eginkizunetan. Apirilaren 18tik zabalik dago izen emateko epea; apirilaren 27ra arte egongo da zabalik, bi egunak barne.

Ondoko hauek dira lau lanpostuak:

– Barriako barnetegian, irakasle-monitore lanpostu bat.

– Hondarribiko barnetegian, irakasle-monitore lanpostu bat.

– Lemoizko barnetegian, irakasle-monitore lanpostu bi.

Lanpostuei buruzko xehetasunak Hezkuntzako web orrian topatu ditzakezue.

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Etiketak: , , , | Iruzkina idatzi

Euskal Girotze Barnetegian txanda eskatzeko

Euskal Girotze Barnetegi batean 2018-2019 ikasturtean egonaldi-txanda eskuratu nahi duzuen ikastetxeok zabalik izango duzue izen-emateko epea apirilaren 9tik maiatzaren 9ra bitartean, bi egunak barne. Eskabideak egiteko, hauxe duzue bidea:

Herri-ikastetxeek:

https://educacion.hezkuntza.net/group/deialdiak/egb-2018

Itunpeko ikastetxeek:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/egb/y22-izapide/eu/

Egonaldi-txanak(e)n argitaratua | Etiketak: , | Iruzkina idatzi

Zabalik dago izen emateko epea, hurrengo ikasturterako

Apirilaren 9tik zabalik egongo da izen emateko epea, Euskal Girotze Barnetegietako 2018-2019 ikasturteko egonaldi-txandak eskatzeko. Apirilaren 9tik maiatzaren 9ra arte egongo da zabalik, bi egunak barne.

Euskal Girotze Barnetegiak honako baldintza hauek betetzen dituzten ikasle-taldeentzat daude eraturik:

> LMH 3tik DBH 2ra bitarteko ikasleentzako egonaldiak dira.

> Ikasle-taldea ikastetxeko ikasgela osoa izango da.

> Taldeak gehienez 30 ikasle izango ditu, eta gutxienez 15.

Egonaldiak 4 egunekoak dira: astelehen goizean hasi eta ostegun arratsaldeko seietan bukatuko dira. Egonaldiaren egun kopurua eta iraupena ezingo dira ez laburtu ez luzatu. Ikasle-talde bakoitzak egonaldi bakarra egiteko aukera izango du. Ikastetxe batek, gehienez ere, hiru talderentzako egonaldia eskuratu ahal izango du, betiere taldeak maila berekoak baldin badira.

Kategoriarik gabe(e)n argitaratua | Etiketak: , , | Iruzkina idatzi